Zeinu Komunikazio Dinamikoa ®
es

Ikus-Entzunezko Komunikazio Dinamikorako Irtenbideak

komunikazioa teknologi berrien bidez
Hasiera »

Ikus-Entzunezko Komunikazio Dinamikorako Irtenbideak

Sistema Elkarreragileak

Karteldegia, telebista eta Internet bezalako komunikabideen ezarpenak Ikus-Entzunezko Komunikazio Dinamikorako Sistemak ala New Media ekarri ditu; horrela, informazioa berehala eguneratzeko sare telematikoak eta funtzio elkarreragileak direla medio komunikaziorako aukeren unibertsoari bidea emango diote, muga bakarra irudimena izanik.

Sistema horiek abantaila handiak dakartzate ezagunagoak diren beste forma batzuekin konparatzen baditugu; bi zutabe nagusitan oinarrituko dira: Egokitasuna eta helbideratzea. Egokitasunarekin, une egokian eduki egokia eskaintzea bermatu nahi da, helbideratzearekin berriz, eduki hori edonon aurkitu ahal dugun publiko objektiboarengana heltzea da helburua.

Zeinu enpresaren zeregina da komunikazio dinamikorako irtenbide integralak ematea, horrela, proiektuaren fase guztiak menderatzen dituen solaskide bakarra gara: hardware egokiaren hautapena, software egokienaren azterketa eta eduki zehatzen eraketa hala nola emaitzen ebaluaketa.

Pantaila LED

Prozesua Komunikazio Planarekin abiatuko da zeinetan proiektuaren helburuak definitzeaz gainera, enpresaren irudia, bezeroa eta honen ohiturak aztertzen dira. Ondoren erabilgarri dauden aukera teknologiko ezberdinak aztertuko dira eta bezeroaren beharrekin erabat egokitutako edukiak eratuko dira. Prozesua entzuleria neurtzeko sistemarekin osatzen da, horrela, sorturiko informazio-kanalak erakarri duen jende kopurua, horiekin iragandako denbora hala nola eskainitako edukien eraginkortasuna ezagutu ahal izango dira.



XHTML 1.0 Transitional válido CSS válido! Conformidad con Nivel AAA de Accesibilidad