Zeinu Komunikazio Dinamikoa ®
es

Ikus-Entzunezko Komunikazio Dinamikorako Irtenbideak

komunikazioa teknologi berrien bidez

Berriak

Gipuzkoako Ostalariek Zeinu-ren eskaintza aurkitu dute

Gipuzkoako Ostalarien Elkartea (Almortza kalea, 2) izango da agertokia datorren abenduaren 17an, 17:00etatik aurrera ospatuko den Zeinu-ren irtenbide-sortaren aurkezpen ekitaldirako. Organismo honetako kideek, Karteldegi Digitalak, Sistema Elkarreragileek, Hubiltasun-Martetingak eta Entzule Neurketarako Sistemek hala nola Marketing Proaktiboak euren negozioetarako ekartzen dituzten onura ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.

Saio honetan, bestalde, bezero berriak eta jadanik bereganatuen fideltasuna lortzeko orduan irtenbide horien erabilerarekin loturiko edonolako zalantza argitu ahal izango dute.

Irtenbide mota horiek dakartzaten onuren artean, ohiko baliabide estatikoen aldean arreta 10 aldiz gehiago bereganatzeko ahalmena azpimarratu ahal da, erosteko erabakiarekiko eragina erabatekoa izanik. Gainera, itxaronaldiaren pertzepzioa % 60raino murrizten da, artatuak izan aurretik bezeroak entretenitzea eta informatzea lortzen delako.

Bezeroekin komunikazio kanala eratu nahi da, horrela, hautatutako jende multzoarengana mezu egokia helaraziko da. Irtenbide mota hauekin bezeroak sailkatzeaz gainera euren portaera aztertu ahal da; elkarreraginean jardutea bilatzen da, norbere produktuak eta zerbitzuak xehetasun guztiekin aurkezteko helburuarekin.

Bere abantailen artean aurkitzen da halaber eduki mugagabeak barreiatzeko aukera (menuak, sustapenak, osagaiak…), bideoa, irudiak, musika... direla medio. Bestalde, establezimendua modernotasun nabarmenaz jantziko duten sistemak dira, lokalaren diseinuan erraz ezarri ahal direnak.

Informazio gehiago www.zeinu.net

hostelería

Valid XHTML 1.0 Transitional Valid CSS! Icono de conformidad con el Nivel Triple-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI