Zeinu Komunikazio Dinamikoa ®
es

Ikus-Entzunezko Komunikazio Dinamikorako Irtenbideak

karteldegi digitala

Karteldegi Digitalaren Teknologia

Karteldegi Digitalaren sistema batean funtsezkoena edukia bada ere, teknologiaren garrantzia ez da alde batera utzi behar, honek ahalbidetuko baitu edukiak eskaintzeko komunikazio kanala eratzea ala nola entzuleriaren arreta bereganatzeko behar bezain irudi erakargarriak erakustea.

Komunikazioaren arloa edukien kudeaketarako eta banaketarako sistemen menpe dago; datu-sareekin funtzionatzen dute, eta erabilienak IP motakoak dira. Bere estaldura geografikoa eremu lokaleko sarera muga daiteke edota Internet bezain zabala izan.

Digital Signage-ko edukien kudeaketarako eta banaketarako ohiko sistemak, beheko irudian azaltzen dena bezalakoa, bezeroa-zerbitzaria sare ereduaren arabera funtzionatzen du. Sare honetako ordenagailu nagusitik, software zerbitzaria dakarrenetik, pantaila ala kartel digital bakoitzean argitaratu beharreko edukien agenda programatzen da. Pantailetan, bestalde, gailu kontrolatzailearekin kontatzen da -aplikazioaren araberan ordengailu espezifiko bat- zerbitzariaren edukiak eta komandoak jasotzeko eta erreproduzitu beharreko bideo eta audio seinaleak sortzeaz arduratzeko.

Karteldegi Digitalako sare

Zeinu enpresan kontrolatzaile malguak dauzkagu, formatu eta informazio-iturri ezberdin ugari integratuko dituzten edukiak erreproduzitu dituztekenak; barne dituzte:

  • Testua: zuzenean erabiltzaileak ezarria ala kanpoko iturri batetik lortua, esaterako datu-baseak eta RSS on-line kanalak.
  • Irudiak: argazkiak eta beste irudi estatiko batzuk, GIF animatuak...
  • Bideoa: grabatua (Flash animazioak, MPEG...) ala kanpoko iturrietatik lortua (DVD, VHS, kamera digitalak...)
  • Soinu grabatua ala kanpoko iturrietatik lortua.
  • TB zuzenean.
  • TB Internet bidez (IPTV).
  • Web orrialdea
  • Orainaldiko data eta ordua.



Segurtasuna

Zeinu enpresak erabilgarri dagoen teknologia fidagarrienarekin kontatzen du, Karteldegi digitalaren plataformen arloan. Gure sisteme behar bezala funtzionatzen dute 24 orduz egunero eta urte osoan zehar, etengabe. Horretarako, blokeatzeak, deskonexioak ala kontrolatzailea gehiegi berotzea bezalako balizko akatsen aurrean erreakzionatzen duten monitorizazio zirkuituekin kontatzen dute.

Informazioaren segurtasun mailari dagokionez, gure sistemek berme osoa eskaintzen dute, datuak enkriptatzea eta birus informatikoen ala hacker-en aurka babestutako sistema eragileak erabiltzea zainduko baita, gure enpresan erabiltzen den dZine plataforman integratutako On Time sistema eragilearen kasuan bezala.

Aipatu dZine plataformaren segurtasuna zein fidagarritasuna bermatzeko froga erabakigarria aurkitu ahal dugula munduko 250 aireportutan, non bere informazio publikoaren sistema bezalako aplikazio kritikoa egiteko erabiltzen baita.




Pantailak

pantalla cilindrica

Pantaila da, zalantzarik gabe, Karteldegi Digitalaren atal ikusgarriena. Aplikazioaren arabera, pantailaren forma, neurria eta fabrikazio teknologia halakoak izango dira.

Formari dagokionez, pantailak normalean lauak eta laukizuzenak dira, azken belaunaldiko telebista bezala, baina formak irregularrak izan daitezke, baita zilindrikoak ere. Bestalde, pantaila multzoak erabili daitezke neurri handiagoaren itxura emateko “videowalls” izendatuetan. Dena den, normalena videowall bat laukizuzena izatea da; halaber eskailera, piramide erakoa, etab. izan daiteke.

videowall

Bere neurriari dagokionez, Karteldegi Digitalerako pantailak soilik 7”-koak izan daitezke, armairu baten apalean ezartzeko, edota eraikin baten fatxada osoa estaltzeko bezain handiak.

Karteldegi Digitalaren pantailetan erabilitako teknologien inguruan gehiegi sakontzea bilatu gabe, horiek hiru multzo nagusitan sailkatzen direla esan dezakegu: pantaila lauak, LED erakoak eta bideo-proiektoreak.

Pantaila lanen arloan, plasmakoak (PDP) ala kristal likidokoak (LCD) aurkitu ditzakegu, azken hauek izanik digital signage-ren aldetik erabilienak, irudi finkoak erreproduzitzeko bere ahalmen handiagoa dela-eta. Hasiera batean kartel digitalak bezala etxerako erabilerako pantailak erabili ahal izango balira ere, hori ez litzateke jarduteko modu profesionala izango, zeren pantaila horien distira eta kontraste parametroak ez dira batere egonkorrak; bestalde, bizitza erabilgarria urriagoa da, ingurumenarekiko erresistentzia ere bai eta amaitzeko, bertan irudi finkoak erreproduzitzen direnean erraz markatuta geratzen dira.

pantaila txikia

Pantaila lauak barruan zein kanpoan erabili daitezke. Azken aplikazio honek hautsaren, hezetasunaren eta kolpeen kontra babestutako diseinu sendoak eskatzen ditu, tenperatura maila zabalei eusteko gaitasuna eta baita eguneko argiarekin jardun ahal izateko argiztapen bikaina ere. Pantaila erabat argiztatuta ere, kanpoan kartel elektronikoak erabili ahal izango lirateke teknologia “transflektiboari” esker, honek eguzki izpi erasotzaile kopuruarekiko distira proportzionala sortzea ahalbidetuko baitu.

bideoproiektorea

Bideo-proiektoreak kartel digitala eratzeko aukera ematen du, tokiko argiztapena altua ez denean. Bere abantailak ikusmen kalitate handian, bere dimentsio urrietan, baita beste baliabide batzuen aldean kostu urriagoan lortutako irudiaren tamaina handiagoan ere antzematen dira..


LED Teknologia

pantaila LED`s

LED-a (ingelesez - Argia darion diodoaren akronimoa) gailu erdieroalea da) kolore konkretu bateko argia emititzen duena erabilitako materialaren arabera.

LED-ak hiru kolore oinarrizko koloretan fabrikatzen dira gorria, urdina eta berdea) bere argi-izpien hautatzeko konbinazioak edozein kolore emanez.

Teknologia honek bi erabilera nagusi ditu Karteldegi Digitalaren arloan: Pantailak eta Arkitektura.

Alde batetik, pantailak ala display-ak instalatzeko, kanpoan zein barruan, ikusmen aparta eta muntaketa egokia, mezuen arrakasta bermatzeko asmoz.

Bestalde, bere arkitekturaren erabilera, giro ezberdinak sortzeko aukera mugagabeak eskaintzen dituzten material malguekin, beharren eta eskakizunen arabera, kostu minimoarekin, integratzeko eta pertsonalizatzeko erraztasunarekin, baita inbertsioaren errentagarritasuna bermatzeko erraztasunarekin.

LED´s maillak

Sistema honek eskaintzen dituen abantailen artean daude, edozein azalerarekin egokitzeko erraztasuna, bere irregulartasuna, kanpoan ala barruan dagoen alde batera utzita (fatxadak, sabaiak, zabaltzak, erakusleihoak, paretak, heziak…).

Teknologia honen onurak anitzak dira, energia aurrezkitik da (kontsumo elektrikoa % 60 inguru murriztu daiteke), errendimendu hoberaino (bere bizitza erabilgarria 100.000 ordu ingurukoa da, 15 urte ingurukoa; ohiko argien aldean bere argi-fluxua % 70raino mantentzen da), baita baldintza txarretan funtzionatzeko ahalmen hobea ere -20º eta 60º tenperatura tartetan lan egiten baitu.




Gure Marka Nagusienak

amber
arch
conrac
digital projection
dzine
dynascan
mitsubishi electric
nec
optoma
philips
panasonic
sanyo
samsung
3M
hyundai
XHTML 1.0 Transitional válido CSS válido! Conformidad con Nivel A de Accesibilidad