Zer da Karteldegi Digitala?
Karteldegi Digitala, beste modu batera esanda 'Digital Signage', 'Narrowcasting' ala 'Publizitate Dinamiko Digitala', azken belaunaldiko komunikabidea da, sare informatikoen bidez konektatutako pantaila elektronikoen erabileran oinarritzen dena, bere helburua da helaraztea mezu egokia hautatutako jendearengana, nahi den unean eta tokian
Karteldegi Digitalaren abantailak
Eraginkortasuna: Karteldegi Digitala komunikazio hurbilerako baliabide eraginkorrena da (saltokirako ala informazio-gune ezberdinetarako), modu honetan komunikazio-mezua jendearengana errazago heltzen baita, pantailen bidez jendearen arreta erraz lortzen delako, eta publiko oso ezberdinaren artean hautazko informazioa barreiatzeko sistema aproposa delako. Agerikoa da informazioa gainezka dakarren ingurune batean jendeak hobeto jarraitzen eta gogoratzen dituela ikusgarriagoak diren mezuak, prentsa ala brodcasting (irratia ala TB) bidez jasotako beste batzuk baino.
Komunikazio Dinamikoa: Sistema honek mezuak erraz eguneratzea ahalbidetuko du, horrela, jendarteratzen den informazioa beti berri-berria izango da. Era berean, pantaila bakoitza nahi bezainbat hedatzea ahalbidetzen du, komunikaziorako gune fisikoa urria izatean hori oinarrizkoa izanik. Bestalde, eduki berdinak aldi berean toki ezberdinetan azaldu ahal dira, horrela, karteldegi estatikoaren kostuetan (inprimatzea, garraioa, ezarpena, kentzea, etab.) aurrezki handia suposatuko du.
Multimedia: Karteldegi digitalak plataforma bakarrean informazio-iturri ugariak eta multimedia formatuak integratuko ditu: testua, bideoa, animazioak, audioa, telebista, RSS kanalak, web orrialdea, Internet bidezko bideoa, kamerak, DVD erreproduzitzaileak, etab.
Elkarreragina: Erabiltzaileari elkarreraginean jarduteko aukera eskaintzen zaio, horrela, ikusle izatetik komunikazio mezuan parte hartzera pasatuko da. Ukimen pantailak ala ikuslearen mugimenduak antzemateko beste sistema batzuk direla medio, erabiltzaileak komunikazio esperientzian partaidetza handiagoa izateko aukera izango du.
Modernotasuna: Pantaila elektronikoekin, bere aurkezpen ikusgarriak direla medio, lokalak modernotasunaz janzten dira.
Karteldegi Digitala zifratan
- Salmenten % 93 dendetan egiten da oraindik (Internet bidezko salmentak ez dira nagusitu ohizko salmentekiko).
- Kontsumitzaileen % 74ak saltokian erabakitzen du erosiko duena.
- Pantailen erabilerarekin, beste baliabide batzuen aldean, erosiko duguna erabakitzeko unean % 52raino iristen da eragina.
- Digital signage erako pantailak 10 aldiz gehiago bereganatzen du arreta baliabide estatikoen aldean.
- Produktuen salmentak % 300 arte hedatzen dira.
- Itxaronaldien pertzepzioa % 60raino murrizten da.
- Mezuen oroimen tasak 2,5 aldiz hedatzea lortzen da, baliabide estatikoekin ez bezala; TB-kin baino 3 aldiz gehiago.


