Zer da Hurbiltasun-Marketinga?
Hurbiltasun-Hurbiltasun-Marketinga ala Proximity Marketing, bluetooth sistemarekin hornitutako gune igorlearen inguruan aurkitzen diren gailu mugikorretara (telefonoak, PDA´ak, ordenagailuak…) mezuen bidez edukiak (informazioa, multimedia, irudiak, musika ala publizitatea) banatzeko baliabide modura definitzen da.
Gaur egun, ia gailu mugikor guztietan aurkitzen dugu serieko Bluetooth teknologia, izan ere, asko erabili izaten bait da autoko esku libreen sistemarekin ala GPS-arekin konektatzeko.
Horrela bezeroekin informazio kanal berria era daiteke, horien fideltasuna ahalbidetzeko, bestalde, euren beharrekin egokitutako edukiak sor daitezke, modu erraz, eroso, sinple eta ekonomikoa izanik.
Hurbiltasun-marketinga ez da intrusiboa ala erasotzailea, beharrezkoa bait da erabiltzailearen baimenarekin kontatzea komunikatu ahal izateko. Erabiltzaileak mezua jaso nahi ez badu, ez zaio gehiago molestatuko. Hori dela-eta, garrantzitsua da beste kanal batzuekin ere kontatzea, esaterako Karteldegi Digitala, bezeroak edukiak deskargatzeko aukeraren berri izateko.
Hurbiltasun-Marketingaren Abantailak
Inbertsio Urriagoa: Sistema honek inbertsio urriagoko publizitate kanpainak egitea ahalbidetzen du, zeren mezuen igorpena doakoa da, igorlearentzat zein hartzailearentzat, teknologiak hori ahalbidetzen duelako. Kostua suposatzen duena, instalazioa eta kudeaketa gastuak dira.
Publizitate Pertsonalizatua: Teknologia honi esker publizitate pertsonalizatua, ez intrusiboa eskaini daiteke, erabiltzailea bera baita bere gailuaren bluetooth-a konektatzen duena eta edukiak jasotzea onartzen duena. Gainera, mezuak erraz eguneratu daitezke, horrela, erraz egokitu ahal dira target ezberdinekin, unea eta egoera kontuan hartuta.
Berehalako efektua: Kanpainak une egokian erantzun egokia ematea ahalbidetzen du, izan ere, mezuak aldizkako beharrekin egokitu daitezke, esaterako azken orduko eskaintza, inguruneko erabiltzaileen hedapena aprobetxatuz.
Elkarreragina: Teknologia honen bidez erabiltzailea eta igortzailea elkarreraginean jardungo dira, inpaktuaren kalitatea sendotuko da, markaren irudia azpimarratzea eta bezeroen fideltasuna bermatzea lortuz. Gainera, erabiltzaileak igorle bihurtu daitezke, zeren edukiak elkarraldatu ahal izango dituzte estaldura gunean une horretan aurkitzen ez diren beste pertsona batzuekin.
Integrazio erraza: Establezimenduaren estetikarekin integratzea erraza da, ez baita beharrezkoa instalazio obra handiak egitea, gailu mugikorren ezkutapena ahalezko izanik.
Eduki malguak: Mezuak eguneratzeko aukera eta horiek igortzeko malgutasuna dira teknologia honen bi elementu adierazgarrienetakoak. Mezuak dakartzan aukerak anitzak direla ahaztu gabe, zeren irudiak, klip animatuak, bideoa, aplikazio elkarreragileak, musika... integra bait daitezke. Hori guztia, igortzeko inolako kostu gehigarririk gabe.
Segmentazioa: Hurbiltasun-marketingak helburua den publikoa mugatzea ahalbidetzen du, kanpaina egiteko unearen eta kokalekuaren arabera.
Neurketa: Edozein kanpainaren emaitzak erraz neurtu daitezke, horrela, orainaldiko erabilera eta inpaktu estatistikak sortuz.


