Zer dira Sistema Elkarreragileak?
Sistema Elkarreragileak erabiltzaileak eta edukiak, aukera ezberdinak direla medio, elkarreraginean jardungo dituen aplikazio batzuk dira.. Eskaintzen diren edukien eta erabiltzaileen artean elkarrizketa bat sortuko da.
Sistema Elkarreragileak egokiak dira Karteldegi Digitalaren ala Digital Signage-ren instalazioak osatzeko, erabiltzailearekiko harreman elkarreragilea aberastu egingo baita. Bezeroak esperientzia berrietan ezartzea ahalbidetzen dute, horrela, balio ludiko handiko aplikazio ikusgarriak direla medio, bezeroak protagonistak bihurtuko dira; gainera, informatzeko, nortasun korporatiboa sortzeko ala publizitatea igortzeko baliagarriak dira.
Sistema Elkarreragileen Abantailak
Giro bereziak. Teknologiak giro pertsonalizatuak eta apartekoak sortzea ahalbidetzen du, bezeroak esperientzia elkarreragile berri batera ekartzeko, lokalarekin, bere markarekin ala publizitatearekin elkarreraginean jardun daitezen.
Giro horiek, diseinu erakargarriarekin hornitutako eta edozein eskakizunekin egokitutako ala publizitatearekin behar bezala integratutako konfiguratzen diren efektu ezberdinak diseinatzean sortzen dira. Gainera, aplikazioan erabiliko den target-a kontuan hartuta garatu ohi dira.
Eratu ahal diren efektuen artean daude:
- Objektu magnetikoak: Objektuak pertsonengandik urruntzen dira, magnetizatuta baleude bezala. Objektuen kopurua hala nola bere forma ala portaera programatu daitezke, eman nahi zaion erabilera ala helburua kontuan hartuta.
- Biluztea: Ezkutuan dauden irudiak, erabiltzaileak agerian jarriko dituztenak. Inpaktu handia lortzen du, jendearen ikus-mina pizten duelako.
- Agerpena: Elementu ezberdinak, estatikoak zein animatuak, eremu elkarreragilean azaleratzen dira, jendea bere gainetik pasatzen den bitartean, pixkanaka desagertuz joateko.
Jarraian efektu horien adibide ezberdinak azaltzen dira:
- Zelai batean jendea pasatzean hazten diren loreak.
- Urmael bateko ura, zapaltzen dugunean zipriztinak botatzen dituena, haren gainean ibiltzen ari bagina bezala urpean igerian dabiltzan arrainak ikusten gozatzen dugun bitartean.
- Markaren logoak urratsak jarraitzen ditu erabiltzaileak iblitzen ari diren bitartean.
- Adiskideekin futbol partidu bat jokatzea.

Muga, erabiltzaileak txunditzeko eta elkarreraginean jarduteko irudimenean dago; horretarako, informazioa, entretenimendua eta publizitatea uztartzen dituzten eduki interesgarriak eskainiko zaizkie.
- Elkarreragin bateratua: Teknologiaren bidez, aldi berean elkarreraginean dabiltzan erabiltzaile ezberdinak hauteman daitezke eta hauek aplikazioarekin, horrela, dibertimendurako aukerak ugarituz.
- Nahiaren araberako dimentsioak: Diskoteka bateko pasagunea, merkataritza-gune bateko plaza…aukerak eta dimentsioak mugagabeak dira, zeren tokia eta honen aldaketa aldez aurretik definitua izaten da, establezimenduaren beharren eta aukeren arabera.
- Pertzepzioak aldatzen ditu: Azterketa berriek, mezuen erreakzio positiboa eta inpresio iraunkorra egiztatu dute, esperientzia mota honekin loturiko erabiltzaileen % 89an. Gainera, aplikazio hauekin erabiltzaileengan bidezko elkarraldatzearen sentimendua sustatzen da, izan ere, lortzen duten entretenimenduaren truke, zeinetan parte hartze aktiboa nagusituko den, jasotzen dituzten sustapen edukiak onargarriak iruditzen zaizkie.
- Irudi modernoa: Erabiltzaileek marka ala establezimenduarekin eta teknologiaren irudi bat jasotzen dute, abangoardiaren irudia.
- Kanpoko publizitatea: Osagarri modura, kanpoko publizitatearen bidez, establezimenduaren diru-sarrerak ugaritzea ahalbidetzen du. Bere aplikaziotan lehiakideak ez diren hornitzaile ala establezimendu hurbilak inplikatu daiezke, oso baliabide eta sinergia oso interesgarriak sortzeko helburuarekin.
- Formatu ezberdinak: Pantailek, bere fabrikazioan erabilitako teknologiari esker, forma anitzak (borobilak, triangelu erakoak...) hala nola pertsonalizatzeko aukera ugariak (marko euskarriak, bozgorailuak ala osagarriak, besteren artean) erabiltzea ahalbidetzen dute, establezimenduaren estetikan integratu ahal izateko beharren eta eskakizunen arabera. Bestalde, instalatzeko erraztasuna nabarmendu behar da, horrela, egokitzapen obrarik egitea beharrezkoa izan gabe.
- Sendotasun eta iraunkortasun aparta:Ekipoak erabilera intentsiboa eta iraunkorra kontuan hartuta fabrikatu dira. Gainera, babes maila ezberdinak dakartzate (suaren aurka, rayonekiko erresistentzia, argi distiratzaileen arka…) bere bizitza erabilgarria luzatzeko helburuarekin.


